Atzealdea Gaztematika 2019an: hautatutako hainbat artikulu

2019an GAZTEMATIKA atalean argitaratutako zenbait artikulu nabarmendu ditugu

2019/12/18


2019an Haur, nerabe eta gazteen arloko profesionalei eskainitako atalean (GAZTEMATIKA) argitaratu ditugun artikulu interesgarrietako batzuk aukeratu ditugu.

Horiek irakurri gabe geratu bazinen, orain duzu aukera:

Gaztematika sarearen Jardunaldiaren laburpena

 

 

 

Azaroaren 21ean, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sarearen (Gaztematika) Foro Politikoa izan zen jardunaldi batean, Donostiako Aquarium-en. Bertan, lurraldeko 80 bat arduradun politiko eta tekniko bildu ziren.

BERRIA 

 

Elkarrizketa: Maialen Garmendia (EHU/UPV)

 

 

 

 

EHUko soziologo eta irakaslea seme-alaben irudiak sare sozialetan partekatzeko fenomenoari buruz mintzatu da. “Seme-alaben arrasto digitala sortzen ari gara sharenting-a praktikatzean”

BERRIA

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Eguna: “Nik ere badut zer esana!!” kanpaina

 

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna dela baliatuz, sentsibilizazio-kanpaina bat martxan jarri du. Honen helburua da gogoraraztea adinez txikiek beren intimitatea eta identitatea babestuta izateko eskubidea dutela eta gurasoek, seme-alaben irudiak eremu digitalean zabaldu baino lehen, horiek babestu behar dituztela.

BERRIA

 

Bideo-elkarrizketa: Gazteak Auzolanean programako Pelusa egitasmoaren sortzaileak ezagutu



 

Ekimenak emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua du

BERRIA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren erronka nagusiak legealdirako




Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatu Denis Itxasok legealdi honetan Departamentuak eta horren barruan, Gazteria Zuzendaritzak zein proiektu estrategikori helduko dien aurkeztu du.

BERRIA

Gazteak auzolanean 2019: aukeratutako proiektuak





Dagoeneko martxan dira Gazteak Auzolanean programaren 2019ko deialdian aukeratutako 2 proiektuak.

BERRIA

Erasmus +: Hizkuntza gutxituei buruzko egitasmoan Euskal Herriko eta Irlandako 32 nerabek parte hartuko dute.

 

 

Egitasmo honen helburu nagusia da gazteen eta hizkuntza gutxituen arteko harremana eta erlazio horri buruzko hausnarketa bultzatzea.

BERRIA

 

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuek ateak zabaldu dituzte ikasturte berriari hasiera emateko.

 

 

 

Ikasturte honetako lema da: “Hazi, hezi, ekin. Zatoz gurekin!” (haurtxokoak) “Hemen, gu geu gara. Zatoz gurekin!” (gaztelekuak)

BERRIA

 

Gaztematika: 4 urteko laburpena

 

 

 

Pasa den ikasturtean, Gaztematikaren 10. plana garatu dugu, amaitu berria den legegintzaldiko laugarrena eta azkena. Horregatik, legegintzaldi honen laburpena aurkeztu nahi dizuegu, lau urte hauetan emandako aurrerapausoak nabarmenduz.

BERRIA

 

Haur, nerabe eta gazteria arloko profesionalentzako argitaratutako BERRI guztiak ikusteko: GAZTEMATIKA

 

Urteko azken egun hauetan, bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu  Gaztematika Sarearen izenean bidean lagundu diguzuen pertsona eta erakunde guztioi.


Egun hauek ondo pasa, urtarrilean berriro hemen izango gara indarrak berrituta, haur, nerabe eta gazteei buruzko informazioa zabaltzen…

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!