Atzealdea Gaztematika sareak amaiera eman dio ikasturteari, teknikari eta hezitzaileak bilduz

Gipuzkoako 100 profesional ekainaren 16an elkartu ziren 2021-2022.ikasturteko azken foroan

2022/07/04


Gaztematika Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenerako profesionalak biltzen dituen sare publikoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udal gehienek sortu zuten, lurraldeko haur, nerabe eta gazteei pertsona autonomo gisa, beren biografiak sortzen laguntzeko. Une honetan, lurraldeko 89 udalerrietatik 75 dira Gaztematika sareari atxikita daudenak.

Kontsultatu Gaztematikako parte-hartzaileak  
 

2021-2022 ikasturtearen balantzea egiteko, ekainaren 16an udal- eta foru-teknikariak hezitzaileekin batera bildu ziren. Aurten gauzatutako plana ebaluatzeaz gain, ikasturte osoan zehar landu diren ekintzetako biren ibilbidea azaldu zuten arduradunek:

1. Esku-hartze birtuala: teoriatik praktikara. 30 profesionalez osatutako lantalde batek, (Udaletako teknikariak eta haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileak batera) era birtualean haur eta nerabeekin sustapen lana egiteko gaitasunak, tendentziak eta betebeharrak landu dituzte.
2. Sexkuntza: sexualitatearen txokoak. Gipuzkoangazte webguneko Sexkuntza atalean jasota dagoen marko teorikoa oinarritzat hartuta, gaztelekuetako profesionalez eta teknikariz osatutako lantalde batek hilabeteak daramatza konfiantzazko espazioak nola sortu aztertzen, nerabeekin sexualitate positiboa landu ahal izateko.


Amaitu berri den ikasturtea baloratzeaz gain, teknikari eta hezitzaileek topaketa erabili zuten uda ostean hasiko den 2022-2023 ikasturteko plangintzaren oinarriak elkarlanean eraikitzeko.

 

Eguneko argazki galeria

 

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak