Atzealdea

Gaztematikaren Foru Dekretua argitaratu da!

Gaztematika, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sarearen lorpena

2019·05·15


Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri den Foru Dekretuak Gaztematika Sarean azken urteetan egindako lana sendotzen du.

Aitorpen juridiko honek, haurren eta gazteen sustapenaren esparruko politikak indartu eta babesteaz gain, babes instituzionala emango die udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiak garatu beharreko politika egokienak zehaztean.

Xabier Agirrezabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuburuaren hitzetan,  Dekretuak jardunbide egokiak partekatzeko eta sinergiak bilatzeko espazioak sortu eta indartzeko balio izateaz,  babesa eman dio sareari eta, horregatik, lorpen oso garrantzitsua da sarearentzat.

Iturria: GAO 84, 2019/05/07.