Atzealdea Gazteria eta Generoa 2019 Barómetroa

“Gazteria eta Generoa 2019 Barometroa. Identitateak eta irudikapenak errealitate konplexu batean” (Barómetro Juventud y Género 2019. Identidades y representaciones en una realidad compleja) FAD erakundearen Nerabeei eta Gazteei buruzko Reina Sofia Zentroaren ikerketa da.

2019/08/30


Gazteria eta Generoa barometroa bi urtean behin aplikatzen zaie 15etik 29 urtera bitarteko gazteei aplikatzen zaie, segimendua eginez, beren genero-identitateek hainbat errealitate antzeman eta bizitzeko orduan nola eragiten duten jakiteko: hala nola, harreman pertsonalak, etorkizun profesionala, desberdinkeria eta desparekotasuneko esperientziak, eta feminismoaren aurreko jarrerak.

Lehen edizioak 2017ko datuei erantzuten die eta txosten honek bigarrenaren emaitzak aurkezten ditu, hau da, 2019ari dagozkionak.

Datuak bi denboraldi horien konparaketa bidez eskainiko dira.

 

 

GENERO-IDENTITATEA

Zehazki, honako gaiei dagokienez mutilek eta neskek zer jarrera duten aztertzen da:

• Maskulinotasunari eta femeninotasunari buruzko ideiak

• Adiskidetasuneko, bikoteko eta familiako harremanak

• Desparekotasunari eta bereizkeriari buruzko jarrerak, pertzepzioak eta esperientziak

ANALISIRAKO ESPARRUAK

Barometroaren datuek jasotzen duten genero-identitateari buruzko pertzepzioen mapa konplexuak egiaztatu egiten du mutilek zein neskek dituzten jarreren polarizazioa, esparru desberdinetan ikus daitekeena:

  • Femeninotasuna eta maskulinotasuna
  • Bikoteko eta adiskidetasuneko harremanak
  • Bizikidetza eta familia
  • Desparekotasuna
  • Bereizkeria