Atzealdea Gazteriaren Europako Astea 2019
2019/04/08
Ekitaldian gazteak, elkarteak eta gazteria-esparruari lotutako beste hainbat pertsona bilduko dira. Baliagarria izango da Europako zenbait programa agerian jartzeko, esate baterako, Erasmus+, Gazteak Ekinean eta Europako Elkartasun Kidegoa.
2019ko Gazteriaren Europako Astearen lema da “Demokrazia eta ni” Horregatik, Bruselan programatutako jardueren artean, protagonismoa izango dute “This time I’m voting” ekimenarekin erlazionatutakoak, gazteak Europako hauteskundeetan parte hartzera animatu nahi dituen ekimen honi buruzko eztabaida eta ekintzekin.