Atzealdea Gazteriaren Helburuak, Europako Gazteriaren 2019-2027 Estrategia Berrian.

Europar Batzordeak 2019-2027 aldirako ezagutarazi duen Gazteriaren Estrategia Berriaren barruan, ezinbesteko jarduera-ildo batzuk markatu dira, #YouthGoals (Gazteriaren Helburuak) izendatuak. Hauen oinarria da Erasmus+en Gazteak Ekinean programari esker harremanetan jarritako gazteen eta gazteria-politiken arduradunen arteko elkarrizketa egituratua.

2019/02/19


Helburu edo jarduera-ildo horiek honakoak dira:

1.- Europar Batasuna gazteekin konektatzea; horretarako, Europar proiektuaren kide izateko sentimendua bultzatuko da gazteen artean, konfiantza berreskuratu eta parte-hartzea handitzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

2.- Genero guztien arteko berdintasuna: generoa aintzat hartzen duten ikuspegiak eta parekidetasuna ziurtatzea.

 

 

3.- Gizarte barneratzaileak: gazte guztiak gizartean barnera daitezen ahalbidetu eta bermatzea.

4.- Informazioa eta elkarrizketa konstruktiboa: gazteek konfiantzako informazioa eskura dezaten ziurtatzea, informazio modu kritikoan ebaluatzeko duten gaitasuna sendotzea eta elkarrizketa konstruktibo batean parte hartzea.

 

5.- Osasun mentala eta ongizatea: gizarte-ongizate hobea lortzea eta osasun mentaleko arazoen estigmatizazioa deuseztatzea.

 

6.- Landako gazteak sustatzea, beren ahalmena landa-inguruneetan garatzeko aukera emango dieten baldintzak sortuz.

7.- Guztientzako kalitatezko enplegua: lan-merkatuan sartzeko aukerak bermatzea, kalitatezko enplegura iristeko.

8.- Kalitatezko ikaskuntza: ikaskuntza-modu desberdinak integratu eta hobetzea, gazteak etengabe aldatzen ari den bizitza baten erronketarako prestatuz.

9.- Guztientzako espazioak eta parte-hartzea: parte-hartze eta autonomia demokratikoa indartzea, bai eta gazteei beraientzako espazioak eskaintzea ere.

 

10.- Europa berdea eta iraunkorra: gazte guztiak ingurumen-eragileak, beren eguneroko bizitzan ingurumen- eta iraunkortasun-jarrerak aplikatzeko heziak eta gaituak, diren gizartea lortzea.

 

11.- Europar Programak eta gazte-erakundeak: gazte guztiek Europako gazte-erakundeetara eta gazteria-programetara iristeko aukera berdinak izan ditzatela bermatzea, europar balioetan eta identitatean oinarritutako gizarte bat eratuz.

INFORMAZIO +