Atzealdea Gaztezulo X. Bideo Lehiaketa: Parte-hartzea irekita!

Bideoak apirilaren 8tik maiatzaren 24ra bitartean aurkeztu behar dira eta irabazleek, 1.200 euroko saria jaso dezakete

2019/04/05


Hamasei urtetik gorakoa bazara, eta istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, martxan da Gaztezuloren bideo-lehiaketa.

Bakarka zein taldean parte hartu daiteke, gaia libre izanik, nahi den teknika eta estiloa erabilita, eta lanek minutu bat eta hiru artean iraun beharko dute. Edukiak originala izan beharko du eta Gaztezulo aldizkariaren ale bat azaldu beharko da bertan, zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisara. Azkenik, hizkuntz edukiren bat izatekotan, euskarazkoa izan beharko da.

Parte-hartzaileek Gaztezuloko webgunean dagoen online inprimakia beharko dute lehenik, eta bideoaren artxiboa bidali beharko dute ondoren. Jasotako lanak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igoko dira, eta maiatzaren 31ra arte egongo dira ikusgai, ikus-entzuleen bozak jaso ditzaten. Nolanahi ere, lan guztiak ikus-entzunezkoetan iaioa den epaimahai batek baloratuko ditu.

Hiru izango dira banatuko diren sariak: lehen saria, 1.200 eurokoa, lan onenari; bigarren saria, 300 eurokoa eta ikusleen saria, Gaztezuloren material sorta, boto eta iruzkin gehien jaso dituen filmari.