Atzealdea Genero-berdintasunari buruzko gazte-narratibak

“¿Desenganchadas de la igualdad? Narrativas juveniles sobre igualdad de género” azterketak, Nerabeei eta Gazteei buruzko Reina Sofía Zentroak FADekin (Drogazaletasunaren kontrako Fundazioa) eginak, 16tik 20 urtera bitarteko neskek berdintasunari buruz dituzten ideiak, jarrerak eta pertzepzioak aztertu ditu.

2019/09/16


Txostenaren aztergaiak dira adin horretako neskek politikarekiko eta femenismoarekiko dituzten jarrerak, baina baita ere hartzen dituzten erabakiak eta beren bizitza pertsonalarekin lotuta dauden egoerak.

Ikerketaren hipotesia da neska gazteak, agian, berdintasunetik urrun sentitzen direla.

Azterketak bere ondorioak ateratzeko ikertu dituen gaiak honako hauek dira:

  1. Irudiaren garrantzia.
  2. Sare sozialak
  3. Familia
  4. Bikotea
  5. Merezimendua
  6. Matxismoa
  7. Aktibismoa eta politika

 

TXOSTENA: ¿Desenganchadas de la igualdad? [PDF]