Atzealdea GIDA: Interneteko gorroto-diskurtsoaren kontrako gida laburra

Gazteriaren Institutuak “Orientaciones” argitaratu du: Interneteko gorrotoaren kontra borrokatzeko gida bat da, giza eskubideekin eta adierazpen-askatasunarekin lotutako kontzeptuak hedatzeko, eta eskubide horiek Interneten gazteen ikuspegitik defendatzeko erronka planteatu eta aurre egiteko eskuliburu labur eta baliagarria.

2019/10/16


Gidaren helburua da ekintzarako, prestakuntza-lanerako eta sentsibilizaziorako tresna praktiko bilakatzea, eta gazteentzat nahiz arloko profesionalentzat egina da.

Gorrotoaren online diskurtsoarekin erlazionatutako funtsezko kontzeptuak modu erraz batean ezarri eta horri aurre egiteko mekanismoak eskaini nahi dira.

“Orientaciones” gida laburrak hainbat jarduera biltzen ditu, hezkuntza es-formaletik sortuak, gazteek aktiboki parte hartuz ikasi eta sentsibilizatu daitezen, ekarpenak egin ditzaten eta, aldi berean, herritar gisa informatuta eta eskubideen eta askatasunaren defentsarekiko kontzientziatuta eta Interneteko gorroto-diskurtsoaren kontra egon daitezen.

Gida hau Europar Kontseiluak No Hate Speech gazte-mugimenduaren kanpainari laguntzeko landutako izen bereko “Orientaciones” eskuliburuaren bertsio laburra da.

ITURRIA: INJUVE