Atzealdea Gipuzkoako Aldundiak 8.854 kultura-bonu jarri ditu salgai

Bonoa 20 eurotan erosi ahalko da eta 12 euroko beherapena sortuko du euskarazko produktuetan, eta 8 eurokoa gainerako hizkuntzetakoetan.

2019/12/03


Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura-bonu jarri ditu salgai, liburuak, diskoak eta DVDak erosteko. Horietatik, 3.542 euskarazko produktuak erosteko erabili ahalko dira eta gainerako 5.312 bonuak beste hizkuntzetakoak eskuratzeko.

Euskarazko kultura-produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa izango da, 20 eurotik gorako erosketarekin. Beste hizkuntza batzuetako kultura-produktuen bonuaren hobaria, berriz, 8 eurora artekoa izango da, 20 eurotik gorako erosketa batengatik.

Liburuak (testuliburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik), musika (edozein euskarritan) eta filmak erosi ahal izango dira bonuarekin. Bonua erosten den denda berean erabili beharko da, 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Kultura-bonua saltzen duten atxikitako dendak zeintzuk diren ikusteko, estekan honetan klikatu.