Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri ditu nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen diru-laguntza hauen helburua da nekazari gazteek nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortzea eta ustiategiak martxan jartzeko laguntzak ematea

2019/12/17


Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2020ko deialdia atera da. Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntza hauen xedea da 41 urtetik beherako nekazari gazteen lehen instalazioa sustatzea, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: hau da, gazteek nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, ustiategiak martxan jartzeko laguntzak ematea.

 

 

Eskaerak Nekazari Gaztearen Bulegoan aurkeztu beharko dira (ustiategiari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan) eta eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 17an bukatzen da.

 

Baldintzak eta Informazio gehiago, hemen!

 

Iturria: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala