Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiaren beken bigarren deialdia ireki da Gipuzkoako gazte lankideentzako

Bigarren deialdi honek hainbat elkartek egindako eskaerei erantzuten die; izan ere, elkarte horiek gaur egungo ziurgabetasuna dela-eta aurreikusi gabeko boluntario-bidaiak egingo dituzte.

2022/09/16


Joan den ekainean, Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, lankidetzaren arloko beka-deialdia ireki zuen Gipuzkoako gazteentzat. Horrela, Aldundiak 20.000 € bideratu zituen GKE batekin batera lekualdatu eta boluntariotza-lanak egin nahi zituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Laguntza horri esker, lankide gazte bakoitzak 2.000 euro arteko laguntza jaso zezakeen gehienez 3 hilabeteko iraupena zuten proiektuetarako.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, bi beka ematea onartu zen. Hainbat elkartek adierazi zioten Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiari, egungo ziurgabetasun-egoera zela-eta, aurreikusita ez zeuden boluntariotzako bidaiak egingo zituztela eta, beraz, ezin izan zutela laguntza eskatu ezarritako epean.

Dagokion aurrekontu-partidan 18.221,71 euro erabilgarri daudela eta egungo egoera kontuan hartuta, Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritzak eta, ondorioz, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak bigarren deialdi bat onartu dute, gazte lankideentzako beketarako aurrekontu-partidan erabilgarri dagoen zenbatekoarekin.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 23an amaituko da

Beka eskatu nahi duten gazteek 2022ko irailaren 23ra arte izango dute auekra. Horretarako, aurreko deialdiko baldintza berberak bete beharko dituzte: Gipuzkoan bizitzea, eskaera egiten den unean 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea eta bekak edota laguntzak jasotzeko ezgaituta ez egotea.

Aurreko deialdian bezala, beka/laguntza-poltsa eskuratzen dutenek honako gastu hauek ordaindu ahal izango dituzte:

  • Joan-etorriko gastuak, Gipuzkoako jatorrizko lekutik azken helmugara eta buelta
  • Bisa-gastuak
  • Gaixotasun- eta istripu-aseguruaren poliza-gastuak
  • Komunikazio-gastuak, 150 € gehienez

 

 

Bigarren deialdiaren oinarriak

Diru-laguntza eskatzeko plataforma

 

 

Jarraitu gure sareak