Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren erronka nagusiak legealdirako

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatu Denis Itxasok legealdi honetan Departamentuak eta horren barruan, Gazteria Zuzendaritzak zein proiektu estrategikori helduko dien aurkeztu du.

2019·10·16


Gazteria Zuzendaritzan bideak landu nahi dituzte haurren eta gazteen ongizateari eta garapenari laguntzeko eta, haien presentzia soziala handituz eta arazoak agerraraziz, konponbideak ekartzeko.

Xede horrekin, helburu hauek ezarri dituzte:

  • Desberdintasuna murrizteko eta aukera-berdintasuna sustatzeko neurriak hartzea.
  • Haur eta gazteak zerbitzu publikoetara errazago iristeko bideak zabaltzea, zerbitzuen unibertsalizazioaren alde lan eginez.
  • Haur eta gazteentzako zerbitzu publikoak zabaltzea, gurasoei hezkuntza prozesuan laguntzeko tresnak eskainiz.
  • Tresnak garatzea egungo gizartean gazteek dituzten arrisku sozialeko eta osasuneko egoerei aurre egiteko.

Jardun-ardatzak:

  • Haur eta gazteentzako zerbitzuak unibertsalizatzea.
  • Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuen sarea egonkortzea eta indartzea.
  • Gazteen kudeaketa sozio-emozionalerako programa bat garatzea, bereziki honakoei dagokienez: hezkuntza afektibo-sexuala, adikzioen eta jarrera bortitzen prebentzioa.
  • Kultura Digitala programa zabaltzea, tresna bat baita mundu digitalarekin zerikusia duten ezagutza eta aukerak hobeto eskuratzeko, eta horiekin lotutako arriskuak prebenitzeko.
  • Etxebizitzari eta enpleguari buruzko informazioko eta irismeneko tresnak hobetzea, gazteek dituzten zailtasunei eta beharrei arreta berezia emanez.
  • Berdintasun-zerbitzuen koordinazioa hobetzea genero-estereotipoak murrizteko, haurtzaroko eta gaztaroko abusu sexualen prebentzio marko bat ezarriz.
  • Gipuzkoan Skate Park-en eskaintza sustatzea eta hobetzea, garrantzizkoa baita gazteen kulturarako eta aisialdirako.

 

ITURRIA: GIPUZKOA.EUS