Atzealdea GFAk Gipuzkoako gazte lankideentzako 2022ko beka-deialdia zabaldu du

Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen hainbat gasturi aurre egiteko dira, boluntariotza GKE batekin batera egiten badute. Eskaerak ekainaren 24ra arte egin ahal izango dira.

2022/06/07


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentuak, gazte gipuzkoarrei zuzendutako lankidetza-beken deialdi berria zabaldu du. Diru-laguntza horien eskaera egiteko epea ekainaren 24an amaituko da eta Internet bidez aurkeztea hobetsiko da.

Aldundiak 20.000 € bideratuko ditu GKE batekin batera atzerrian boluntariotza-lanak egin nahi dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Gazte kooperante bakoitzak, gehienez, 2.000 €-ko laguntza jaso ahal izango du 3 hilabete arteko iraupena duten proiektuetarako.

Beka horien helburua da Gipuzkoan bizi diren gazteak, hainbat errealitate zuzenean ezagututa, balore solidarioetan heztea. Beste testuinguru kultural, sozial eta ekonomiko batzuetan bizitako esperientziei esker, parte-hartzaileek solidaritate-balioak sendotu eta garatuko dituzte.

Gazteek honako gastu hauek ordaindu ahal izango dituzte dirulaguntza hauen bidez:

- Joan-etorriko gastuak, Gipuzkoako jatorrizko lekutik azken helmugara eta buelta         
- Bisa-gastuak  
- Gaixotasun- eta istripu-aseguruaren poliza-gastuak    
- Komunikazio-gastuak, 150 € gehienez

Beka eskatzeko baldintzak:

- Eskaera egiten den urtean, 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea     
- Gipuzkoan bizitzea      
- Bekak edota laguntzak jasotzeko ezgaituta ez egotea

Eskera egin ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- CV eta ikasketa-espedientea  
- Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio proiektua, honako hauek bilduz:

a. Proiektuaren aurkezpena      
b. Proiektuaren helburu zehatzak           
c. Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua (joan-etorriak, bisa, aseguru-poliza eta komunikazioa)

- Bestelako dokumentazioa (eskaera-inprimakia, NAN, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egiaztatzen dituen ziurtagiria…)

 

 

DEIALDIAREN OINARRIAK

Dirulaguntza eskatzeko plataforma

 

 

 

Jarraitu gure sareak