Atzealdea Gipuzkoako gaztelekuetan rap musika eta euskara lantzeko programa

Gaztematika sareak sustatutako egitasmo honen helburu nagusia da gazteekin gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, haien artean euskararen erabilera bultzatzeko. Proiektu pilotua Hernani, Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan garatuko da 2020an.

2020/03/04


Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, gazteek hizkuntza modu naturalean eta dibertituz erabiltzea da programaren helburuetako bat.  Eta hori lortzeko, tailerrak antolatu dira Telmo Trenor musikariarekin. Saio horiek grabatu egingo dira eta hartutako irudiekin bideoklip bat osatuko da.

Zuzenean rap-tailerrari ekin aurretik, nerabeekin gaiaren alderdi batzuk ukituko dira ikuspegi pedagogiko batetik, bide batez beste zehar-lerro batzuk ere landuz: inklusioa, aniztasuna, berdintasuna...

 

Beat-Marker-Rap tailerraren lehen saioa Hernaniko gaztelekuan egingo da, martxoaren 13an. Ondoren, Legazpin eta Zumarraga-Urretxun izango dira besteak, martxoaren 27an eta 28an, hurrenez hurren.

 

2020 edizioan proiektu pilotua garatuko da hiru gaztelekutan eta, ateratzen diren emaitzetan oinarrituta, etorkizunean Beat-eroak gazteleku gehiagotara zabaltzea izango da gure erronka.

 

 

 

 

#BeatEroak