Atzealdea Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko profesionalak datozen lau urteetako erronkak lantzeko bildu dira.

Joan den uztailaren 4an Gaztematikaren (Gipuzkoako haur eta gazteen sustapenerako sarearen) Foro Teknikoa bildu zen

2019/07/10


 

Bileraren helburua zen guztiek elkarrekin, batetik, azken lau urteetan lortutako helburu eta erronkak aztertzea, eta bestetik, 2019-2023 aldirako erronka estrategikoak eta plangintza zehaztea.

 

 

Horretarako, aurreko legegintzaldiaren ebaluazioaren ondoren,  lurraldeko udal eta foru mailako haur eta gazteen sustapen-arloko teknikariek world-kafe batean parte hartu genuen, helburu eta erronka komun batzuk lortzeko lan egiten lagunduko digun plangintza osatzeko.