Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2022ko deialdia

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2022/03/09


 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

 

Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • D Lerroa: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

 

EPEA: 2022ko apirilaren 8a.

DEIALDIA (GAO, 45, 2022ko martxoaren 8an)

30-04/2022 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2022ko deialdia onartzen duena (pdf)

DEIALDIA (GAO, 58, 2022ko martxoaren 25ean)

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzak. D lerroaren (Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteei zuzendutako planak eta jarduerak garatzea) 2022ko deialdia.

 

ESKAERA EGITEKO martxoaren 8tik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean:

 

DIRULAGUNTZAK:

 

 

Jarraitu gure sareak