Atzealdea Gipuzkoan Gazte Tour: Ze Esatek!, Trikuarri, DJ Oihan Vega eta Iban Garciaren masterclass-a

Ze Esatek!, Trikuarri, DJ Oihan Vega eta Iban Garciaren masterclass-a

2018/10/01


URRIA

20 URR

Ze Esatek!, Trikuarri, DJ Oihan Vega eta Iban Garciaren masterclass-a

Plaza Barrio Izaspi – ZUMARRAGA 
17:30-22:00

Sarrera: Doakoa

11:00ean Zelai Aristi Kultur Etxean MASTERCLASS: IZAN INSTAGRAMER. Iban García “Despertavlogs”

Azkoitiko Iban Garcia gazteak jarraitzaile asko dituen Youtuber, Influencer, Dj eta aurkezlea da, bere naturaltasunari eta freskotasun dibertigarriari esker.

Maisku-eskola honetan Ibanek Instagramen teoria, praktika, trikimailuak, aplikazioak eta emaitzak ikusteko moduak irakatsiko ditu, 3 zatitan banatutako 2 ordutan. Tailerraren zati bat pedagogikoa izango da, gazteentzat; bertan azalduko du zein garrantzitsua den sare sozialen onurak eta arriskuak ezagutzea.

 

 

Barrio Izaspi plaza

17:30 TRIKUARRI

Gu Trikuarri erromeria-taldea gara, Zumarragarrak, eta Amaiak (19 urteko abeslaria), Uxuek (19 urteko trikitilari eta abeslaria), Sidik (28 urteko baxu-jotzaileak), Itsaso "trikuk" (18 urteko gitarra-jotzailea) eta Arrik (17 urteko bateria-jolea) osatzen dugu. Urte eta erdi daramagu oholtza gainean eta denbora-tarte horretan 25 bat kontzertu eman ditugu. Eta, nahiz eta ikasketak tartean egon, martxa berdinarekin jarraitzea espero dugu pozez kantari!

 

18:30 ZE ESATEK!:

Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariez. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo «ganberroarekin», jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Orain arte, bost disko kaleratu dituzte.

 

20:30 DJ OIHAN VEGA – GAZTEA:

2007tik Oihan Vega Euskadiko erreferentziazko DJa da, bere “disko-jaiarekin” Euskal Herriko 50 herri baino gehiagotan ibili ondoren.

ETBk eta GAZTEA irratiak babestuta, Euskadiko “disko-jaia” handienetako batzuk egin ditu, esate baterako, Donostiako Aste Nagusia,n Zurriolako hondartzan, 3.000 pertsonaren aurrean, eta Bilboko Aste Nagusian, Hareatzan, 5.000 pertsona baino gehiagoren aurrean.