Atzealdea Gipuzkoangazte.eus-ek web atari berria izango du egun gutxi barru

Webguneak itxura aldatuko du goitik behera.

2019/01/23


Webgune honen helburu nagusia da erabiltzailearen beharrak eta nahiak modu erraz eta zuzenenean asetzea. Aldundia transformazio digitalean barneratuta dago eta berrikuntza hau transformazio honen barruan kokatzen da. Helburua da erakundeak gizartearekin harremantzeko moduak ahalik eta arinenak eta eguneratuenak izatea. Horretarako, bai kanalak bai estrategiak gizartearen behar eta nahietara moldatu dira, beti ere teknologia berriak oinarri hartuta.

Gazteak eta profesionalak biltzen dituen webgunea da. Batetik, gazteen interesekoak diren gaiak jorratuko ditu, era bisualagoan  eta, bestetik, profesionalentzat oinarri diren edukiak izango ditu. Informazio bi modutan dago banatuta; batetik, hartzailearen (haur, nerabe, gazte eta profesionalen) araberako interesetan oinarritutako berria, programak, dokumentuak aurki daitezke eta, bestetik, gaika ere aurki dezakegu edukia.

Udalekuak, Gazte oporraldiak, gazteriaren alorreko diru-laguntzak, aterpetxeak erreserbatzeko aukera, kontzertuei buruzko informazioa, e.a jasotzen dira bertan. Eduki guztia Aldundiak dituen webgune desberdinekin konektatuta dago.

Irudi moderno eta garbia du, nabigagarritasuna eta erabilgarritasuna hobetuz. Gainera, diseinua guztiz moldagarria da, hau da, edozein tamainako euskarritan ikus daiteke, kalitate onean.

Zergatik webgune berria?

Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen atal desberdinak webgune bakarrean bateratuko dira, www.gipuzkoa.eus. Honela, interesko gai desberdinak gune bakarrean aurkitu ahal izango ditu erabiltzaileak. Erabilgarritasuna eta diseinua hobetuko dira. Komentarioak egiteko aukera ere txertatuko du plataforma berriak.