Atzealdea Hasi dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako programak!

Uztailak 1, astelehena Gipuzkoako 433 haur eta nerabek beren egonaldiak hasi zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiaren UDALEKUAK eta GAZTE OPORRALDIAK programetan.

2019/07/01


Udalekuak eta Gazte Oporraldiak 2019

Haurrak eta gazteak protagonista izan ziren Donostiako autobus-geltokian, bertatik irten baitziren hurrengo egunetan programak garatuko diren instalazio desberdinetarako 17 autobusak.

Irten baino lehen, senideek aukera izan zuten begiraleei azken orduko oharrak eta jarraibideak emateko.

Aurten, foru-erakundeak 310 plaza eskaini ditu lurraldeko 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako UDALEKUAK programan, eta beste 123  plaza 14 eta 17 urte arteko gazte gipuzkoarrentzat. Bi programek aisia eta abenturako ekintzak dituzte, eta beren helburua da era aberasgarri batean udan astialdiaz gozatzen laguntzea.

EGUNEROKOAK

 Egonaldi desberdinetan egunez egun gertatzen dena ikusi nahi dutenentzat gune bat prestatu da gipuzkoangazte.eus webgunean; bertara haurrek eta gazteek burutzen dituzten ekintzen argazkiak igoko dira.