Atzealdea Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa

Pasaiako Udalak haur eta gazteen astialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du.

2019/06/24


Astialdiko begirale lanetan ari diren lagunei edo aritu nahi dutenei eskainiko zaie ikastaroa. Bi behar nagusiri erantzuteko antolatu du Udalak ikastaroa. Batetik, Pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, bai haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko; eta bestetik, begirale euskaldunen beharrari erantzuteko, horrela haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatuko baitira.

Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.

Iraupena

  • 150 ordu teoriko.
  • 160 ordu praktiko.  Atal praktikoa egiteko epea 2020ko irailera arte.

Baldintzak

18 urte beteta edukitzea praktikak egiteko. 2002. urtean jaiotakoak edo lehenago jaiotakoak.

Tokia

Pasaian, Trintxerpeko Udal euskaltegian.

Ordutegia

Larunbatetan: 9:00-13:00.

Hizkuntza

Euskara.

Hasiera data

Urrian.

Matrikula egiteko

Matrikula orria bete eta ikastetxe edo elkartean entregatu edo eskubidean@pasaia.net helbidera bidali.

Epea

Irailak 13.

Harremanetarako kontaktua

943 344034/  eskubidean@pasaia.net

Iturria: Pasaia.eus