Atzealdea

Haur eta nerabeen parte-hartzea (Jaume Trillas elkarrizketa)

Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean hainbat solasaldi egin dira gazteen ahalduntzeari eta haur eta nerabeen parte-hartzeari buruz, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sarearen (Gaztematikaren) lankidetzarekin antolatuta.

2020·01·29


2019ko abenduan, Pere Soler aditua izan zen gazteen ahalduntzeari buruz hitz egiten; eta 2020ko abenduan, Jaume Trilla katedradunak eman zien amaiera Solasaldiei, haur eta nerabeen parte-hartzeari buruzko hausnarketarekin.

Abenduan, Gironako Unibersitateko irakasle Pere Soler Masok gazteen ahalduntzearen gaia lantzeko baliabideak eta gakoak eskaini zituen bere hitzaldian.

Urtarrilean, berriz, Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Katedradun Jaume Trillak Haur eta nerabeen parte-hartzea” izeneko hitzaldia eman zuen.

Gainera, hitzordu batean zein bestean, gaiarekin lotutako hainbat praktika aurkeztu zitzaizkien bertan bildutako ikasle, eragile eta profesionalei.

Urtarrileko solasaldia baliatuz, Jaume Trillarekin egon gara haur eta nerabeen parte-hartzeari buruz sakontzeko asmoz: zergatik bultzatu behar den eta administrazio publikoek nola sustatu dezaketen ere hitz egin du.

HAUR ETA NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN

Trillaren ustez, “hezkuntza-erakundeek herritar onak prestatu behar badituzte, eta herritar ona parte-hartzailea bada, pedagogiak erakutsi digu gauzak ondo ikasteko praktikan jarri behar direla. Hau da, parte hartzeko prestatu behar bada, parte hartuz izango da. “

HAUR ETA NERABEEN PARTE-HARTZEA ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK

Administrazio publikoen paperari dagokionez adituaren esanetan, “erakundeetan, batez ere hezkuntzako erakundeen barruan, formaletan (eskolak, institutuak, unibertsitatea…) nahiz ez-formaletan, (aisia hezitzailea, gizarte-hezkuntzako erakundeak, etab,) parte-hartzea alda daiteke: metodologiak aldatuz, hezigaiek benetan esku hartu ahal izateko gune eta instantziak ahalbidetuz… Dagoeneko batzuk badaude: ordezkariak, etab. Baina indartu egin daitezke. “

 

Honi lotutako berria: Pere Soler elkarrizketa