Atzealdea Haurrei eta Nerabeei buruzko II Mundu Biltzarra

Haurrak Babesteko Kontseilu Independenteak (Consejo Independiente de Protección de la Infancia -CIPI) antolatu du Haurrei eta Nerabeei buruzko II Mundu Biltzarra, “Haurren Eskubideen Hitzarmena eztabaidan 30 urte geroago” izenarekin.

2019/04/02


Erakunde sozial eta akademiko askok apustu handia egin dute Biltzar honetan Haurren Eskubideen Hitzarmena 30 urte ondoren berraztertzen lagunduko duten proposamen praktikoak eta ikerketen emaitzak aurkezteko.

Hilabete eta erdiz eta 120 orduz, Biltzarra 3 kontinenteko 7 herrialdetan izango da, haurren eta nerabeen parte-hartzearekin eta mundu mailan ezagunak diren hainbat aditurenarekin, besteak beste, Nazio Batuetako Haurren Eskubideen Batzordeko zenbait kide. Hauek, gainera, parte hartuko dute Marokoko azken egoitzan.

 

Estatutan Biltzarra Caceresen izango da 2019ko azaroaren 13-15ean.

 

 

120 orduko biltzarra streaming bidez

 

  • Colima-Villa de Álvarez (Mexiko), urriak 9-11
  • Bogotá-Zipaquirá (Kolonbia), urriak, 16-18
  • Talca (Txile), urriak, 22-24 / Rio de Janeiro (Brasil), urriak 28-30
  • Coimbra (Portugal), azaroak 6-8 / Caceres (Espainia), azaroak 13-15
  • Azken egoitza Tetuan (Maroko), azaroak 20-22

​CONGRESO MUNDIAL INFANCIA