Atzealdea Haurrekiko arduratsua den hiri-plangintzari buruzko eskuliburua, UNICEFek egina

“Construyendo el entorno urbano para niños” (Haurrentzako hiri-ingurunea eraikitzen), Haurrekiko arduratsua den hiri-plangintzari buruzko eskuliburua.

2019/09/13


Eskuliburu honek proposatzen du haurrak hiri-plangintzaren lehen planoan jartzea eta, gainera, orientazioa eskaintzen du plangintza horrek Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko bete behar duen funtzioari buruz, bai ikuspegi globaletik, bai eta tokikotik ere; hori guztia hiriek, oparotasuna sustatzeaz gain, desparekotasuna ere bultzatu dezaketela aitortuz.

Hiri-plangintzan haurren eskubideen 10 printzipioak oinarri hartuta, eskuliburu honek etorkizun handiko kontzeptuak, frogak, tresnak eta praktikak aurkezten ditu, hiri oparoak, inklusiboak eta berdeak, haurrak seguru hazteko lekuak, sortzeko.

Zein dira haurren eskubideen ikuspegitik hartutako hiri-plangintzaren printzipioak?

 

Eskuliburuak jasotzen dituen eta hiri guztiek beren gain hartu behar lituzketen hiri-plangintzako hamar printzipioak honako hauek dira:

  1. Haurren eskubideak errespetatzen dituen hiri-plangintza batean inbertitzea, ingurune seguru eta garbi bat ziurtatuz. Tokiko ekintzetan haurren eta nerabeen parte-hartzea izan behar du.
  2. Etxebizitza eskuragarri eta egokiez hornitzea, haurrek seguru sentitzeko guneak izatea bermatuz.
  3. Zerbitzu publikoen azpiegiturez (osasuna, hezkuntza, gizartea, etab.) hornitzea. Halako zerbitzuak eskura izateak aukera ematen dien bizitzan aurrera egiteko eta bizitzarako trebetasunak garatzeko.
  4. Espazio publiko eta berde seguru eta inklusiboez hornitzea, bertan elkartu eta aire zabaleko jardueretan parte hartu ahal izan dezaten.
  5. Garraio publikoko sistemak garatzea eta beren kasako mugikortasuna bermatzea, beren hiriko zerbitzu eta aukera guztiak eskura izan ditzaten bidezkoa eta segurua den modu batean.
  6. Ura eta saneamendua kudeatzeko sistema integratuak garatzea, guztiek ura eta saneamendu eta higiene seguruak eskura izan ditzaten.
  7. Elikadura-sistema bat garatzea, elikadura eta nutrizio osasungarriak, erakuragarriak eta modu jasangarrian ekoitziak izan ditzaten.
  8. Zabor-zikloen sistemak garatzea, hondakinak sortu gabe eta baliabideen kudeaketa jasangarria bermatuz.
  9. Energia-sare garbi, egonkor eta fidagarriak sortzea.
  10. Datu-sareak eta IKTak integratzea, konexio digitala ziurtatzeko, sarbide unibertsaleko informazioa eta komunikazioa, eskuragarria, segurua eta fidagarria izateko.