Atzealdea Hizkuntza maila batean agiria eskuratzeko matrikula-deialdia zabalik

Hizkuntza Eskola Ofizialean azterketa egiteko izen-emate epea otsailaren 3tik 19ra arte luzatuko da

2020/02/05


Hizkuntza maila batean agiriren bat eskuratu nahi baduzu, Hizkuntza Eskola Ofizialak azterketa burutzeko izen-emate epea zabaldu berri du. Matrikula, zehazki, otsailaren 3tik 19ra bitartean egin beharko da.

Izen-emate baldintzak honako hauek dira:

  • Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete, edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.
  • Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.
  • Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.
  • Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.
  • Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean.

Deialdiaren oinarriak ikusi.