Atzealdea Ikastaroa: 'Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gazteei zuzendutako jarduera, programa eta zerbitzuetan'
2020/01/13
Ikastaro honen helburua da esku-hartze sozialean dihardutenen, udaleko teknikari, aisialdiko begirale eta gazteekin lan egiten dutenen prestakuntza gauzatzea.
Aisialdi-espazioetan aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren inguruan ikuspuntu zabala izan nahi dutenentzat bideratuta dago.
Saioetan aniztasun funtzionala duten pertsonen arlo sozialeko egoera, mugak eta eguneroko lorpenen ibilbide historikoa egingo da.
Halaber, gazteen esparru komunitarioetan erabiltzen den lan-metodologia inklusiboa azalduko da. Amaitzeko, kasu zehatzak erakutsiko dira, landu diren alde teorikoak finkatzeko, beti ere, eguneroko lan hezitzailean laguntzak eta aholkularitzak duten garrantzia nabarmenduz.
Iturria: Gazteen Euskal Behatokia