Atzealdea IKASTAROA: 'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena'

Gazteen Euskal Behatokiak 'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena' ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: aniztasun sexuala errespetatu eta landu behar den errealitate bat dela ulertzea.

2019/10/16


Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa,  EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

 

Ikastaroaren helburu zehatzak:

  • Aniztasun sexuala emakume eta gizon izateko era infinitu gisa ulertzea, identitate zein orientazio edota adierazpen (genero-jokabide ez normatibo) sexualei dagokienez.
  • Feminitatearen eta maskulinitatearen eredu sozialetara egokitzen ez diren pertsonek ingurune segurua izateko alderdiak identifikatu, eta pertsona horiek ahalduntzeko estrategiei buruz hausnartzea.
  • Aniztasun sexuala lantzen duten hezkuntzako esku-hartze inklusiboak planifikatzea.

Bi edizio antolatu dira:

  1. GAZTELANIAZ. 2019ko azaroaren 5ean, 12an eta 19an burutuko da eta izena emateko epea urriaren 14tik 23ra izango da.
  2. EUSKARAZ. 2019ko azaroaren 7an, 14an eta 21ean burutuko da eta izena emateko epea urriaren 14tik 23ra izango da.

Izena eman nahi baduzu, Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean duzu formularioa.