Atzealdea Ikastaroa: Europako Elkartasun Kidegoa (Gazteen Euskal Behatokia)

Izena emateko epea martxoaren 12tik 22ra izango da.

2019/03/03


Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Ikasi nahi duzu laguntzen duzun bitartean? Lagundu nahi duzu zure konpetentziak eta trebetasunak garatzen dituzun bitartean? EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA ikastaroa.

Prestakuntza Jorge Sáez, (Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak, eta Oihane Amoedo, KAEBNAI elkarteko nazioarteko mugikortasun hezitzailea eta Europear Boluntario Zerbitzuko boluntario ohiak emango dute.

Noiz eta non:

Lekua: Donostia. CRAJ Gaztegune. Anoeta, 28

Noiz: 2019ko apirilaren 2an, 3an eta 4an

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia:09:00etatik 14:00etara

Helburuak:

EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA ezagutaraztea; Europako herrialde desberdinetan boluntario-proiektu komunitarioetan parte hartuz, gazteriaren mugikortasunerako lehentasunak eta ekintzak garatzeko.
EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOra lehenengoz hurbiltzea bultzatzea. Ekintza markoa eta gazteentzako eskaintzen dituen aukerak.
Entitateen akreditazioa eta proiektuen sorkuntza sustatzea EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOAren gazteen mugikortasunerako marko berriaren barruan.
Esperientziak, metodoak eta gogoetak trukatzea “Erasmus+: EUROPEAR BOLUNTARIO-ZERBITZUA" programako parte-hartzaileekin, ekintza berriak garatzearen alde.
EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOAren programaren aplikazo berriak eta izena emateko formularioari buruzko informazioa emateko gaitasuna garatzea.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia