Atzealdea Ikastaroa: Gazteak eta Teknologia (Gazteen Euskal Behatokia)

Ikastaroa urriaren 1ean, 8an eta 15ean izango da Bilbon. Izena emateko epea irailaren 9an zabalduko dugu.

2019/09/04


Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz' ikastaroa. Naiara Pérez de Villarrealek, Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden, prestatu eta emango du.

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea.

 

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

+INFO