Atzealdea Ikerlan batek eremu digitalean nerabeen artean transmititzen diren sexismoa eta matxismoa aztertu ditu

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak Estíbaliz Linares Bahillok egindako “El iceberg digital Machista: análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales entre la adolescencia en la CAE” azterlana argitaratu du

2019/12/10


Ikerlanak emakumeen eta gizonen genero-desberdintasunek EAEko gazteen interakzio digitalean duten eragina aztertzen du.

Dokumentuen azterketaren eta aro digitalean jaiotako nerabeekin izandako elkarrizketen bidez, egiaztatu egin da genero-desberdintasun sozialak eremu digitalera transmititzen direla.

Horrela, teknologien trebetasunetan eta erabileran sendotu egiten dira, besteak beste, generoaren araberako arrakala digitalak, Sareko emakumeen gorputzen hipersexualizazioa eta hipererotizazioa, gizonezkoen nagusitasun digitala, eta ziberjazarpen sexual edota sexista bezalako ziberindarkeriak.

Aldi berean, aldaketarako pitzadurak eta aukerak antzematen dira, batez ere (ziber)feminismoaren, hezkidetzako pedagogiaren eta alfabetizazio digital kritikoaren eskutik.