Atzealdea

Irailaren 20an abituko da III. Global Goals Jam edizioa

Impact Hub-ek antolatuta, irailaren 20an eta 21ean gazte-topaketak egingo dira zenbait herrialdetan

2019·08·29


Global Goals Jam egitasmoaren hirugarren edizioa 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da. Bere asmoa da 2030 Agendaren diseinuan parte hartzea sustatzea eta Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzea.

Garapen Iraunkorreko helburuak bost zutabe nagusiren inguruan planteatuta daude: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. Helburu horiek lortzeko, erronka desberdinak planteatu eta konponbideak bilatuko dira.

  • 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
  • 9. helburua: azpiegituretan inbertitzea eta teknologian aurrera egitea garapen jasangarria lortzeko, gizarteak ahalduntzeko eta aldaketa klimatikoa hobeto jasango duten hiriak lortzeko ahaleginen oinarri gisa.
  • 10. helburua: desberdintasunak murriztea.
  • 11. helburua: hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, indartsuak eta jasangarriak izan daitezen lortzea.
  • 12. helburua: kontsumo eta ekoizpeneko modalitate jasangarriak bermatzea.
  • 17. helburua: Garapen Iraunkorrerako Munduko Ituna biziberritzea.

Global Goals Jam, Impact Hub Gobernadorren ospatuko da irailaren 20an eta 21ean (Gobernador kalea, 26 Madril). Izen-ematea doakoa da eta epea irailaren 16an amaituko da.

Izen-ematea

Iturria: Injuve