Atzealdea Ireki da Giza Eskubideen 19. Zinemaldiko Gazte Epaimahaikide izateko izen-ematea

18-30 urte bitarteko gazteek Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea hautatuko dute

2022/02/18


Donostiako Udalak, Giza Eskubideen 19. Zinemaldia antolatu du, aurten ere, Donostia Kultura eta Giza Eskubideen Bulegoren bitartez. 2022ko ekitaldia apirilaren 1etik 8ra izango da Victoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean.

 

18 eta 30 urte bitarteko 90 gazte inguru izango dira Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiko epaimahaikide. Zinemaldiaren helburua da giza eskubideen urraketen aurrean herritarren kontzientzia kritikoa piztea eta pertsonek gizartea eraldatzeko jardun dezaten bultzatzea.

 

Gazte-epaimahaiak, Film Laburren Lehiaketako irabazlea aukeratzeaz gain, epaimahaikideen eskubideak izango ditu. Alde batetik, zinemaldiko filmei, jarduera paraleloei eta gaiei buruzko informazio guztia jasoko du (erakusketak, hitzaldiak, solasaldiak, etab.). Bestetik, Gazte Epaimahaikidearen diploma jasoko du, bai eta zinemaldiari eskainiko orduak adierazten dituen ECTS ziurtagiria ere (EHU/UPV, Mondragon eta Deustuko Unibertsitateko ikasleentzat).

Horrez gain, gazte-epaimahaiko kideek saio guztietarako sarrera bat jasoko dute.

 

Izen-emateak

Gazte-epaimahaikide izan ahal izateko izena eman behar da, martxoak 8 baino lehen, www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean. Izena eman duten pertsonen artean zozketa egingo da martxoaren 9an eta e-mailez jakinaraziko zaie hautatuak izan diren nahiz itxarote-zerrendan daudenei.

 

 

Oinarriak eta izen-ematea

 

 

Jarraitu gure sareak