Atzealdea Irekita dago Global Training bekak eskatzeko deialdia

Bekak eskatzeko epea uztailaren 16ra arte egongo da irekita

2021/07/09


Ekainaren 14an Global Training beken deialdia ireki zen, eta uztailaren 16ra arte egongo da izena emateko epea irekita. 31 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteentzat dira beka hauek.

 

Global Training programak, besteak beste, profesionalki atzerrian prestatzeko aukera ematen du, ordaindutako praktikak eginez bakoitzaren espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Gainera, proiektuak EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beraien prestakuntza hobetu dezaten.  

 

75 beka eskainiko dira aurten, guztira, 6 eta 12 hilabete arteko iraupenarekin. Uztailaren 16ra arte egongo da irekita eskaera aurkezteko epea, eta hautapen-prozesua irailean egingo da. Honakoak hartuko dira kontuan: curriculumaren analisia egingo da, baita titulazioaren, prestakuntzaren, esperientziaren eta praktiken balorazioa ere; ingeleseko proba egingo da (B1 edo B2 titulua ez duenak maila egokia erakutsi beharko du elkarrizketa baten bitartez); eta elkarrizketa pertsonala, zeinetan hautagaiak eskaturiko enpresa eta lanpostuarekin duen egokitasuna aztertuko den.

 

Hautaketa prozesuaren ondoren, 2021eko urria eta 2022ko urtarrila bitarte, hautaketa-prozesuaren eta beken esleipenaren emaitzak aurkeztuko dira.

 

 

Beken eskuorria

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak