Atzealdea KBUÑS 2020: Gazteen nazioarteko topaketa Cabueñes-en

Aurtengo gaia da “Larrialdi klimatikoa, osasuna eta jasangarritasuna: gazteak aldatzen ari den munduan” eta urriaren 2tik 12ra izango da

2020/10/01


Aurtengoa edizioak, 38.ak, berrikuntzak ditu, eta baita aldi bereko beste jarduera batzuen eskaintza zabala ere, bai online, bai aurrez aurre. Aforoa mugatu egingo da, eta Covid-19a prebenitzeko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

 

Cabueñesko Nazioarteko Gazteria Topaketak gazteentzako, elkarteentzako, teknikarientzako eta gazte-politiken arduradunentzako topagune eta eztabaida-foro bat da. 1983az geroztik Gijonen ospatzen da topaketa hau.

 

Aurtengo gaia izango da “Larrialdi klimatikoa, osasuna eta jasangarritasuna: gazteak aldatzen ari den munduan”. Urriaren 2tik 12ra bitartean hainbat mintegi eta jarduera egingo dira, gai desberdinak jorratuz: gazteria eta larrialdi klimatikoa, gizarte-jasangarritasuna, osasun mentala, artea eta jasangarritasuna, gazteak eta hiri-mugikortasun jasangarria, eragin politikoa, boluntario-lana, sexualitatea...

 

Topaketa urriaren 2an hasiko da, streaming bidez zabalduko den inaugurazio-hitzaldi batekin. Urriaren 3tik 9ra hainbat jarduera egingo dira, bai online bai aurrez-aurre. Eta urriaren 10etik 12ra mintegi presentzialak egingo dira Gijongo Merkataritza Eskolan. Aldez aurretik izena eman beharko da eta dagokion kuota ordaindu.

 

Norentzat da KBUÑS 2020?

  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, gazte-elkarteen ordezkariak, gazte-kontseiluak edo jorratutako gaiei buruz interesa izanik elkartekide ez diren gazteak.

 

  • 36 urte edo gehiagoko pertsonak, beren lan edo lanbideagatik “gazteria-arloko” gaiekiko interesa dutenak: gazteria-teknikariak, gazteriako zinegotziak, animatzaile soziokulturalak, hezitzaileak, gizarte-ekintzaileak…

 

Berrikuntzak: online jarduerak

Edizio honetan, hainbat online jarduera antolatu dituzte. Doakoak izango dira, ez da aldez aurretik izena eman behar eta YouTubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango dira.

 

Beste berrikuntza bat izango da aurrez aurreko jardueretako batzuk, hala nola inaugurazio-hitzaldia edo amaierako hitzaldia, aldez aurretik izena eman behar bada ere, zuzenean jarraitu ahal izango dela streaming bidez YouTubeko kanalean eta, gainera, gero kanal horretara igoko dira. Informazio gehiago...

 

 

 

Jarraitu gure sareak