Atzealdea Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearekin lankidetzan, XVIII kirol argazkien lehiaketa antolatu du

2 gai izango ditu lehiaketak: gai orokorra Gipuzkoako kirola izango da eta gai espezifikoa emakumezkoen kirola. Lehiaketak 2 atal izango ditu, kolore bakarreko papera eta koloretako papera, eta 18 urtetik gorakoek aurkeztu ahalko dituzte lanak

2019/09/27


Kirolgi Fundazioak, GIpuzkoako Argazkilarien Elkartearekin lankidetzan, kirol-argazkien lehiaketa antolatu du. Parte-hartzea banakakoa izango da eta 18 urtetik gorakoek aurkeztu ahalko dituzte lanak. Aurtengo gai orokorra Gipuzkoako kirola da, eta gai espezifikoa, aldiz, “emakumezkoen kirola”. Urriaren 30a da lanak bidaltzeko azken eguna.

Lanak aurkeztuko xehetasunak

Neurri hauetakoak izan behar dute argazki-paperek: gehienez, 30x40 zentimetrokoak, eta gutxienez, 18x24 zentimetrokoak. Irudiaren neurria librea izango da, betiere neurri horien barruan.

 

Oinarrizko ukituak soilik onartuko dira, hau da, kontrastea, distira edo kolorea doitzea. Ez da inolaz ere onartuko jatorrizko irudian ez zegoen elementurik sartzea. Horregatik, epaimahaiak badu, hala balegokio, jatorrizko fitxategia eskatzeko aukera.

 

Inolako euskarriren gainean jarri gabe eta gasturik ordaindu beharrik gabe bidaliko dira lanak helbide honetara:

 

Kirolgi Fundazioa (Gaztegune – Txuri Urdin Izotz Jauregia), Anoeta pasealekua 28, 20014 Donostia –San Sebastián. Kartazalaren gainean hau jarri behar da: “Kirolgi Fundazioaren XVIII. Kirol Argazki Lehiaketa”.

 

Sariak

Atal bakoitzean hiruna sari emango dira gai orokorrean, eta “GIPUZKOA ORAIN” sari bat (kolore bakarra edo koloretakoa) “Emakumezkoen Kirola” gai espezifikoaren barnean.

  • Kolore bakarreko paperean aurkeztutako argazkiak
    • 1. saria: 500 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.
    • 2. saria: 250 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.
    • 3. saria: 150 € eta Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen garaikurra.

 

  • Koloretako paperean aurkeztutako argazkiak
    • 1. saria: 500 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.
    • 2. saria: 250 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.
    • 3. saria: 150 € eta Kirolgi Fundazioaren garaikurra.

 

“GIPUZKOA ORAIN” saria (“Emakumezkoen Kirola”): 500 € eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra.

Ikusi oinarriak