Atzealdea Kultura Digitala: Baliabideak guraso eta profesionalentzat

Otsailaren 11 Internet Seguruaren Eguna da. Egun honen helburua da, batez ere, adigabeen eta gazteen artean Sarearen erabilera arduratsua eta segurua sustatzea. Hori da, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren KULTURA DIGITALA programaren helburuetako bat. Horregatik, egun hau aprobetxatu nahi dugu, guraso eta arloko profesionalentzat prestatu ditugun hainbat baliabide aurkezteko.

2020/02/11


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak martxan du KULTURA DIGITALA programa, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen, eta haien sustapenean aritzen diren eragileen gaitasun digitalak bultzatzeko.

Programa horren webgunean (kulturadigitala.eus) gai horren inguruko jarduera, berriak eta antolatutako ekimen ugari biltzen eta zabaltzen dira. Horiekin batera BALIABIDEAK ere eskuragarri jarri ditugu.

Otsailaren 11, Internet Seguruaren Eguna da, eta edizio honetako lema: “Internet hobea zurekin hasten da: elkarrekin zibersegurtasuna ikasten dugu”. Hori horrela, unea oso egokia iruditu zaigu, kultura digitalaren arloan ditugun baliabideak guraso, hezitzaile zein profesionalekin partekatzeko, egun horretako lemarekin bat eginez.