Atzealdea Kultura Digitalaren Astea martxan Bergaran maiatzaren 10etik 15era!

Bergarako Udalaren lankidetzarekin, ikastaroak, tailerrak… dohainik eskainiko dira San Martin plazan.

2019/05/07


 

Zer da kultura digitalaren astea?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarriko du bost eskualdetan, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz. Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Bergarako Udalaren laguntzarekin garatuko da maiatzaren 10etik 15era.

#KULTURADIGITALA: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

 

Bergaran

Bergara eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute maiatzaren 10etik 15era antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian programazio-tailerrak eskainiko dira San Martin Plazan; eta bestetik, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egingo dira. Honez gain, herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza ere izango dira karpan.

ESKUORRIA ( PDF)

Informazio gehiago