Atzealdea Lan-eskaintza: Euskadiko Gazteria Kontseilua enplegu-teknikari bila

Lanpostua Gasteizeko egoitzarako da, eta hautagaiek ekainaren 25a arte dute curriculumak aurkezteko.

2019/06/19


Euskadiko Gazteria Kontseiluak (EGK) enplegu-teknikari bat aukeratzeko lan-deialdia zabaldu berri du, Gasteizeko egoitzan lan egiteko.

Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte deialdian izena emateko:

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Goi ikasketak izatea. Edozein esparrutako ikasketak izanda ere (teknikoak zein gizarte-gaietakoak), enpleguarekin lotutako gizarte-arloko espezializazioa edo ikasketa gehigarriak egin izana baloratuko da.
  • Euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza. Enplegu-arloko lege, programa, neurri eta proiektuak ezagutzea.
  • Euskal elkartegintzaren, gizarte-mugimenduen eta parte hartzeko modu ezberdinen ezagutza izatea, bereziki lan-baldintzei dagokienez.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...).
  • Gazteen lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentutan islatzeko gaitasuna.
  • Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.
  • Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
  •  Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
  • Ikasteko gaitasuna.

Hautagaitza aurkezteko epea, ekainaren 17tik 25a arte luzatuko da.

Informazio gehiago hemen.