Atzealdea Lan-eskaintza Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetan

Gipuzkoako aterpetxeetako sukaldari laguntzaile edo jantokiko garbitasunean lan egin nahi baduzu, izen-ematea abenduaren 13ra arte zabalik egongo da

2019/12/09


Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetan sukaldari laguntzaile eta garbikuntza-jantokiko langile lanpostuak aldi baterako betetzeko langile-beharra dago. Ondorioz, bi lan-poltsa sortzeko prozedura abian jarri da.

 

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik. Oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2019-11-22).