Atzealdea GIDA: Libro Blanco de Políticas Públicas de Juventud

Gazteriaren Nazioarteko Erakundeak Gazteria Politiken Liburu Zuria argitaratu du, Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalaren (INAP) eta Gazteriaren Latinoamerikako Zentroaren lankidetzarekin.

2020/03/01


  1.  

Dokumentu honen helburu nagusia da sistema instituzionalak eta politika publikoak osatzeko erreferentzia argi eta objektibo bat emango duen errealitate-marko bat ezartzea.

Dokumentua 5 ataletan banatuta dago:

1) Politika publikoen esparruan gazteriaren nozioa kontzeptualki deskribatzea.

2) Eskualdean gazteria-gaietan erakundeek izan duten bilakaera labur aztertzea.

3) Esparruan garatu diren eta ekimen azpimarragarriak sortzen lagundu duten aurrerapenak identifikatu eta nabarmentzea.

4) Eskualde iberoamerikarrean heldu beharreko eskaintza publikoaren eta erronken 8 elementuak identifikatzea.

5) Gazteen eskaera eta arazoei eraginkortasunez eta efikaziaz erantzungo dieten politika publikoak zehaztu eta indartzeko hausnarketak egitea.

Hala, politika publikoak egungo testuinguruan, eta inklusioa ardatz hartuta, gazteek aurrean dituzten erronka desberdinei erantzuteko tresna eraginkorra izatea lortu nahi da.

DOCUMENTO [PDF]