Atzealdea "LUMAfest!" gazteentzako urteko literatur hitzordua, otsailaren 9tik 11ra Koldo Mitxelenan

Gazteen literatura eta sorkuntzaren jaialdia sare sozialetara eta poesiara zabaltzen da.

2023/01/31



Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Gipuzkoako gazteei zuzendutako LUMAfest! jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu du. Helburu nagusia da gazteen artean literatura-sorkuntza sustatzea.

Aurten otsailaren 9tik 11ra egingo da jaialdia Koldo Mitxelena Kulturunean. LUMAfest! 2023-k hainbat jarduera eskainiko ditu, hala nola: sare sozialen bidezko mikrokontakizunen lehiaketa, liburuen aurkezpenak, inprobisazio poetikoko tailerrak, eta euskarazko eta ingelesezko gazte-literaturaren egile nabarmenenak ezagutzeko aukera.

 

LITERATURAZ BETETAKO HIRU EGUN


Jaialdia otsailaren 9an, osteguna, hasiko da Jasone Osoro eta Karlos Aretxabaleta idazleen arteko solasaldiarekin. Hauek haien liburuak aurkeztuko dituzte (Festa eta Sex-sua) eta ondoren euskarazko mikrokontakizunen lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Ostiralean, hilak 10, Elise Kova idazle ezagun estatubatuarraren Suzko printzearen erorketa liburuaren aurkezpena izango da.

Azkenik, larunbatean, hilak 11, Leire Vargasekin inprobisazio poetikoko tailer bat egongo da euskaraz eta ondoren bere liburua aurkeztuko dute. Jarraian Victoria Álvarez Las Eternas eleberria aurkeztuko dute. Jaialdiari amaiera emateko, gaztelaniazko mikroipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte.

 

14 ETA 21 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA SARITUA

2023 honetan, LUMAfest-ek ateak irekiko dizkie poesia eta sare sozialak bezalako genero berriei: mikrokontakizun lehiaketa bat martxan da Instagram eta Twitterren. Jaialdiak Gipuzkoako gazteek literatura-jardueretan parte har dezaten sustatu nahi du, literaturarekiko eta sormenezko idazketarekiko interesa bultzatuz. Parte hartzeko beharrezkoa da:

  • 14-21 urte bitarteko gaztea izatea

  • Gehienez 240 karaktereko mikrokontakizun bat idaztea, BABESLEKU hitza barne.

  • Instagramera edota Twitterrera igotzea, #lumafestibalamikros traola erabiliz eta @lumafestibala aipatuz.

  • 2023ko otsailaren 4a baino lehen egitea (parte hartzeko azken eguna baita)

Finalisten artean, gonbidatutako egileek euskarazko bi kontakizun eta gaztelaniazko beste bi aukeratuko dituzte. Sari gisa, sinatutako liburu-sorta bat jasoko dute.


 

LUMAfest webgunea

Lehiaketaren oinarriak

 

 

Jarraitu gure sareak