Atzealdea Martxan da astialdiko zuzendari-ikastaroa

Urtarrilaren 9an hasi zen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hezkide Eskolaren laguntzarekin 2020-2021 ikasturterako antolatu duen zuzendari-ikastaroa

2021/02/11


Hilabete hasieran eman zitzaion hasiera zuzendari-ikastaroari, eta, guztira, 21 urtetik gorako 16 gazte ari dira bertan parte hartzen. Ekainera bitarte, hilero bi saio inguru egingo dituzte, eta zuzendari izateko beharrezko prestakuntza eta edukia jasoko dituzte sei hilabetetan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak uste du berebizikoa dela astialdiko jarduerak antolatu eta kudeatzeko garaian kalitatezko profesionalak izatea: astialdiko ekintzak suspertzeko zein antolatzeko funtsezkoak diren tresnak eskuratzea, astialdian hezteak bete dezakeen gizarte-funtzioa aztertzea edo begirale-talde bat suspertzeko ezinbestekoak diren jarrerak landu eta barneratzea.

 

Horrela, besteak beste, astialdiaren soziologia, pedagogia eta psikologia, astialdiko heziketaren parte-hartzea eta ekintza eta sexu-heziketa eta hezkidetza dira lantzen ari diren edukiak Saioak Donostiako Gaztegunean (Craj) eta Zarauzko Igerain aterpetxean ari dira egiten, eta Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz egoera erraza ez bada ere, ikastaroa aurrera ateratzea lortzen ari dira, uneoro bete beharreko segurtasun-neurri guztiak betez.

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak