Atzealdea Meta egitasmoak hamalau kultur proiektu berri bultzatuko ditu

Irailaren 19an hasi zen hautatutako proiektuak diruz laguntzeko kanpaina. Egitasmo bakoitzak lortutako kopurua adina erantsiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2019/09/24


Meta egitasmoak hamalau kultur proiektu berri bultzatuko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Goteo fundazioaren lankidetzarekin, kultur proiektuak aurkezteko deialdia egin zuen apirilean; proposamen hautatuak finantzaketa kolektiboa lortzeko plataformetan saretu eta, azkenik, Foru Aldundiak norbanakoen aldetik bildutako dirua bikoiztuko du.

 

Herritarrek jarritako euro bakoitzeko, Foru Aldundiak beste bat jarriko du, betiere, 4.700 euroko gehienezko mugarekin. Denera, 38 proposamen jaso dira aurten, eta horietatik hamalau atera dira aurrera. Aurrekontua 70.000 eurokoa da eta irailaren 19an jakinarazi zuten Donostian zer proiektu hautatu dituzten aurten eta hautatutako proiektuen crowdfunding kanpainaren hasiera.

 

Literatura da zerrendan errepikatzen den alorretako bar. Panthalassa kolektiboak Plastic Family komikia sortu du, egunero itsasoan amaitzen duen hondakin piloaren berri eskoletan eta espazio publikoetan zabaltzen jarraitzeko asmoz. Iñaki Sainz de Murietaren Las aventuras de Kanide historiaurreari buruzko gazte bildumaren bost bolumenak itzuli eta euskaraz argitaratuko ditu, Metaren laguntzarekin. Pioren istoriak, Matia Fundazioaren zentro batean bizi den Pio Zegama idazleak argitaratu ez dituen kontaketa eta ipuin sortak editatu eta argitaratzea du helburua.

 

Aurtengo Meta egitasmoak Gipuzkoako memoria bakezalea eta Faster, Puxika! ikus-entzunezko lanak ere hartu ditu. Errautsak hauspotzen dokumentala zabaltzeko proiektua ere lagunduko du. Bestalde, Izadi Eskola Librea, Veggie Karmak gazta bat sortzen du, txakolinarekin, Retrato Nómada Gipuzkoa eta There is someone behind jantzigintza «jasangarria» sustatu nahi duen proiektua ere hautatu dituzte.

 

Ondare Kultur Elkarteak Irun, historia erraldoia egitasmoarekin bere erraldoi eta buruhandien konpartsa handitu nahi du. M.A. Project – Oinarrizko bilaketa egitasmoa ere lagunduko du Metak baita Guillermo Iraolaren Lasarteko GauGau estudio egitasmoa ere. Musikan, Kamerata EusKdivariusek Beethoven omenduz proiektua gauzatzeko baliatuko du Metaren bultzada.

 

Orain arte, 38 kultur proiektu gauzatu dira GFAren Meta egitasmoaren bultzadaz, eta aurtengo proposamenak laguntzeko aukera irailaren 19an ireki da, Goteo plataforman.

 

Iturria: Gipuzkoa.eus