Atzealdea

Nahiko, berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa, 15.000 ikaslerengana heldu da

Emakunderen planak giza eskubideak erabiltzen ditu genero-rolak aztertzeko

2019·06·10


Nahiko, berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako hezkidetza-programa ia 200 ikastetxetako lehen hezkuntzako 15.000 ikaslerengana iritsi da, Emakundek, Emakumuearen Euskal Erakundeak, 2003an sortu zuenetik.

Azken urteotan –programa bi ikasturtetan garatzen da- 34 ikastetxetako 4.000 ikasle eta 900 irakasle inguruk parte hartu dute eguneroko bizitzan berdintasunezko bizikidetzarako balioen heziketa bultzatzen duten ekintzetan.

Nahiko haurtzarotik gizarteratzen diren genero-rolen azterketan giza eskubideak aplikatzean datza, mutilen zein nesken erabateko garapena estereotipoetatik urrun sustatzeko.