Atzealdea Nazioarteko boluntariotza-proiektuen kudeaketan esperientzia duten erakundeen urteko ekitaldia

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Jardunbide Egokien Azoka irekia antolatu du azaroaren 22an Gasteizen

2019/11/18


Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza, nazioarteko boluntariotza-proiektuen kudeaketan esperientzia duten erakundeen urteko ekitaldia antolatzen ari da. Bertan izango dira Erasmus + Gazteak eta Europako Elkartasun Kidegoaren esparruko proiektuak.

 

 

Azaroaren 22an, 12:00etatik 14:00etara, Jardunbide Egokien Azoka irekia antolatuko dute Estatu osotik etorritako erakundeekin. Beraz, stand ugari bisitatzeko aukera izango dute Europa Biltzar Jauregira (Hechicera aretora) gerturatzen direnek.

 

Euskal Herriko elkarte desberdinek (gazteak, gizartea, kultura...) eta boluntariotzako erakundeek aukera paregabea izango dute nazioarteko proiektuen kudeaketan existitzen diren praktika berritzaileak ezagutzeko eta euskal elkarteen sarea indartzeko.

 

NON: Europa Biltzar Jauregian, “Hechicera” aretoa (Gasteiz)

NOIZ: azaroaren 22an

ORDUTEGIA: 12:00etatik 14:00etara