Atzealdea Nerabeekiko komunikazioan sakontzeko gida pedagogikoa sortu dute Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak

Foru erakundearekin harremanetan izateko eta elkarlanean aritzeko baliabidea eskainiko die gazteei

2019/04/03


Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (Huhezi) KoLaborategiak nerabeei zuzendutako gida pedagokoa osatu dute, Aldundiarekin harremanetan izateko eta komunikazio zein elkarlanerako aukera berriak sortzeko aukera izan dezaten.

 

Ikasle zein irakasleei dago zuzendua, helburu hauekin: hainbat konpetentzia digital ikasleekin lantzeko tresna izatea, adibide, dinamika eta orientabideen bitartez idatziz, irudiz eta bideoz egoki komunikatzeko lanketa erraztea, eta e-parte-hartzea eta jendarte digitalerako hezkuntzan sakontzeko aukera eskaintzea.

 

 

GIDA PEDAGOGIKOA

 

LEHIAKETA

 

Ikasle eta irakasleentzako sortutako gida hauek argitaratzeaz gain, sozializaziorako hainbat ekintza aurreikusten dira. Esaterako, ideia-lehiaketa bat antolatu da ikasleen proposamenekin. Lehiaketan parte hartzeko hurrengo galderei erantzuteko audio, testu, bideo edo irudi bat bidali beharko dute taldean ikasleek: “Zerk arduratzen gaitu Gipuzkoako etorkizunaz? Ze galdera ditugu? Ze proposamen?”.

BERRIA

 

Lehiaketaren oinarriak