Atzealdea Non ikusten duzu Europa Euskadin? Argazki-lehiaketa

14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako da lehiaketa; hauek ekainaren 23 arte parte har dezakete beren argazkiak bidaliz

2019/06/12


Non ikusten duzu Europa Euskadin? Argazki-lehiaketaren 8.edizioa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak. Lehiaketa honen helburua da Europa gazteengana hurbiltzea, eta horretarako, haiek argazki batean islatu beharko dute non ikusten duten Europak lagundu duela beren ingurunearen garapenean.

Lehiaketa, 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat da, eta Facebook, Twitter eta Instagram plataformen bidez garatuko da: horietan gazte interesdunek beren argazkiak argitaratu ahalko dituzte eta Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzaileagoan partekatu. Argazkiek, betiere Euskadiren barruan EGEFen (Eskualdeak Garatzeko Europako Fondoa) edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte.

Lanak www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus bidez aurkeztuko dira, 2019ko maiatzaren 27tik ekainaren 23ra, biak barne.

Hiru sari emango dira: “Reflex” argazki-kamera, GO PRO HERO kamera digitala eta E-Booka.

Lehiaketaren gaineko argibideak eta oinarriak: