Atzealdea Otsailak 11: Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna #SID2020

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Interneten erabilera seguru baten alde egiten du, batez ere haur eta nerabeen artean.

2020/02/11


Internet Seguruaren Eguna, Safer Internet Day (SID2020), INSAFE/INHOPE sareak Europako Batzordearen laguntzarekin sustatutako ekitaldia da. Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak (INCIBE) jardunaldi bat antolatzen du urtero, adin txikikoetan espezializatutako Internet Segura for Kids kanalaren bidez (IS4K), ikastetxeentzako kontzientziazio-jarduerak sustatuz. Edizio honetan, “Internet hobea zurekin hasten da: elkarrekin zibersegurtasuna ikasten dugu” lemapean, Interneten izaera positiboa nabarmentzeko mugimendu globalean parte hartzera gonbidatzen dira talde guztiak.

 

Kulturadigitala.eus webgunea: Erabiltzaileentzako baliabideen atal berria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bat egiten du Internet Seguruaren Egunarekin, Sarearen erabilera seguru baten alde eginez, batez ere haur zein nerabeen artean. Hori dela-eta, 2017. urtean hain zuzen, gaitasun digitalen garapena bultzatzeko beharraz jakitun, Aldundiak Kultura Digitala programa jarri zuen martxan (www.kulturadigitala.eus webgunearen bidez), alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko, baina baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Webguneak erabiltzaileentzako atal berezi berri bat jarri du martxan: Baliabideen atala izenekoa. Guraso, hezitzaile zein profesionalentzat da, kultura digitalaren arloan baliagarriak izan daitezkeen materialak bilduz, kultura digitalarekin zerikusia duten gaiak (nortasun digitala, irudien babesa, pribatutasuna…) adingabeekin lantzeko.

Atal berria ikusteko hemen sakatu.