Atzealdea Otsailak 5: Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna #SID19

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzan Interneten erabilera seguru baten alde egiten dugu, batez ere haur eta nerabeen artean.

2019/02/05


 

2004tik aurrera ospatzen da otsailean Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna. Europar Batzordeak eta Insafe-k (Internet Seguruaren aldeko Europako sarea) bultzatutako ekimena da. Bere helburua da interneten erabilera segurua bultzatzea, ekintza desberdinen bidez. Aurtengo lema da Elkarrekin Internet hobeago baten alde (“Together for a better internet”).

Informazio gehiago:

 

 

Like Zibereskubideei

Guk ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Sustapen Zerbitzuan, Like Zibereskubideei sentsibilizazio-kanpaina sortu genuen 2018an, haurrei eta nerabeei nortasun digitala egoki erabiltzen laguntzeko.

Internet modu seguru eta egokian erabiltzen irakasteko, hainbat material sortu eta gure webgunean jarri ditugu hezitzaile nahiz hezkuntza-arloko profesionalentzako: nerabeekin egiteko lan-fitxak, portaera egokiak….