Atzealdea Parte-hartzaileak ezagutu - Hizkuntza gutxituei buruzko egitasmoa

Zizurkil, Elgoibar eta Iparraldeko nerabe-talde batek astebeteko egonaldia egingo du Irlandan

2019/10/23


Zizurkil eta Elgoibarko gaztelekuetako, Donibane Garaziko Lizeo Publikoko eta Galway-ko (Irlanda) Muintearas Teo elkarteko 32 nerabek parte hartuko dute hizkuntza gutxituei buruzko egitasmo batean. Horretarako, topaketa ezberdinak burutuko dira, lehendabizikoa, urriaren 29tik azaroaren 4ra, Galway-n (Irlanda).

Bideo txiki honetan, gazte hauek ezagutzeko parada dugu, Irlandara bidaiatu baino lehen. Bertan azaltzen dizkigute egitasmo honetan parte hartzeko zein motibazio eta arrazoi dituzten, eta baita bisitatuko duten herrialdeari buruz zer dakiten ere.

Erasmus Plus programaren barruan, “Gazteak eta Hizkuntza gutxituak” izeneko egitasmoak gazteen eta hizkuntza gutxituen errealitatearen arteko harremana bultzatu nahi du, sortzen den harreman horren inguruan hausnartuz.

 

Proiektuaren webgunea